Energia aurrezteko gomendioak eman dizkiete Kurtzebarriko ikasleek Udal ordezkariei

Mirari Altube Arrese 2024ko eka. 7a, 07:11

Ikasleak, udaletxean, Garikoitz Iturbe alkatearekin. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako LHko eta Kurtzebarri DBHko ikasleak udaletxean izan dira azken urtean Eskola Agenda 2030 ekimenaren baitan egindako ekintzak aurkezten Udal ordezkariei. Energia aurrezpenaren gainean egindakoen berri eman diete.

Energiaren kontsumoa izan dute aztergai azken ikasturtean, energia aurrezpena hain zuzen ere, eta energia aurrezteko gomendio batzuk eman dituzte bideo baten bitartez. Horretaz gain, herriko hainbat establezimenduetan ere jarri dituzte kartel batzuk energia aurrezteko gomendioak emanaz.

Ikastetxeklik ekitaldian diploma

Testuinguru horretan, joan den egubakoitzean, Kurtzebarri eskolako eta DBHko ikasleak Oñatin izan ziren Ikastetxeklik ekitaldian, energia aurrezteko proiektuaren amaiera ekitaldian. Egindako lanaren aitortza gisa diploma bana jaso zuten bi ikastetxeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak