Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
- - Edozeinek har dezake parte.
- - Teknika librea izango da.
- - Kartelaren neurria DIN A3 izango da eta formatu digitalean aurkeztu beharko da (gehienez 6 mega). Ezin izango da Adimen Artifizialik erabili.
- - Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: Andramaixak 2024 / Abuztuaren 13a, 14a, 15a eta 17a / Aretxabaleta.
- - Irabazleak 300 euro jasoko ditu.
- - Egoki ikusiz gero, antolatzaileek erakusketa antolatuko dute aurkeztutako kartel guztiekin.
- - Lanen aurkezpena:
- Posta arruntez bidalita: Arkupe Kultur Etxea, Herriko plaza, z/g. - 20550 Aretxabaleta.
- Posta elektronikoz: kultura@aretxabaleta.eus, asuntoan honakoa adierazita: Andramaixetako kartel lehiaketa 2024.
- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin (posta elektronikoaren kasuan beste fitxategi bat). Horren barruan egilearen datuak: NAren kopia, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
- - Kartelak uztailaren 4a baino lehen bidali beharko dira.
- - Epaimahaia osatuko dute kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek.
- - Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- - Epaimahaiaren erabakia uztailaren 10an jakinaraziko da.