2024/05/12 12:45 - 19:00

Ospakizunak

Otala Zelai Eguna

Otala Zelai Eguna
Aozaratza auzoan, Aretxabaleta

Aozaratza auzoko zelai ezagunean jai eguna:

  • 10:00 Umeen lasterketak zelaiaren bueltan.
  • 11:00 Helduen lasterketa, Urkulu urtegiari buelta ematea.
  • 12:15 Sari banaketa.
  • 12:45 Herri kirol jokoak: arto-jasotzea, lokotx biltzea, harria-jasotzea, lasto jaurtiketa…
  • 13:30 Sagardo festa, Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariek girotuta.
  • 14:30 Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du.
  • 16:00 Euskal disko festa Mikeltxi DJarekin.
  • 18:00 Dantza saioa, Leizarra musika eskolako dantza taldearen eskutik.
  • 19:00 Euskal disko festa Mikeltxi DJarekin.

Eguraldi txarra eginez gero erromeria Iturrigorri pilotalekuan egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak