Menua honako hau izango da: entsalada, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan eta Eceiza etxeko pasteltxoak; baita kafea eta edariak ere. Beganoendako eta zeliakoendako menuak ere prestatuko dituztela iragarri dute. Eta prezioa izango da 21 euro –eskudirutan ordaindu beharko da–.