Aratusteetan kiroldegian egingo den bazkarirako txartelak urtarrilaren 13an jarriko dituzte salgai

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 3a, 10:46

Otsailaren 11n ospatuko da Aratuste-domeka eta Udaleko Kultura Sailak aditzera eman du Ibarra kiroldegian egingo den herri bazkarirako txartelak urtarrilaren 13an, zapatuan, jarriko dituztela salgai; Arkupe kultur etxean izango da, 09:00etan. 600 lagunendako txartelak aterako dituzte.

Ohi legez, kuadrillaka hartu beharko da lekua, kide guztien izen-abizenak emanda; taldeko arduradun baten telefono zenbakia ere eskatuko dute eta ordainketa kreditu-txartelarekin egin beharko da.

Bazkariko menuak honako hauek izango dira:

Helduen menua:

  • • Ongietorri-gilda.
  • • Patatak errioxar erara.
  • • Saiheskia txingarretan, chimichurri saltsarekin.
  • • Txokolatezko brownie-a.

Ogia, ura, sagardoa eta kafea.

Prezioa pertsonako: 22 euro.

Haurrentzako menua –14 urte arte–:

  • • Makarroiak boloniar erara.
  • • Txitxi-burruntzia (pintxo morunoa).
  • • Txokolatezko brownie-a.

Ogia, ura eta fruta-zukua.

Prezioa pertsonako: 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak