Aurreskuarekin hasi dute ekitaldia eta, ondoren, gaur egungo Loramendiko presidente Lierni Zangituk gidatu du udaletxe zaharrean egin dute ekitaldi xumea. Zangituren beraren hitz-hartze musikatua, bertsolariak eta Ion Sarasuaren interbentzioa izan dira ekitaldian, besteak beste. Sarasuak, hitz-hartzera begira bere erronka labur izango zela umoretik adierazi ostean, titular bat nagusi bat plazaratu du: "Euskalgintzaren arloan orain arte egin duguna egiten jarraitzen badugu, ez dugu aurrera egingo".
Bide berriak aurrera egiteko
Dio Sarasuak orain arteko lana aitortu behar dela, baina bide berriak urratu behar direla azpimarratu du: "Euskalgintzaren eta euskara elkarteen aldetik orain arte egin den lana izugarria izan dela aitortu beharra dago, baina momentu batera iritsi gara euskararen biziberritze prozesua nola dagoen ikusita, ezin dugula orain arte egin duguna egiten jarraitu. Misio eta estrategia berriak behar ditugu; oro har, euskalgintzak gizarte politiken ikuspegitik eta komunitate estrategien ikuspuntutik; eta, baita ere euskara elkarteen mugimenduak berak orokorrean".
Egurrezko artelana
Ekitaldia borobiltzeko, egurrezko artelan pertsonalizatu bana eman diete duela 30 urteko zuzendaritzakoei eta luntx eder batez gozatzeko aukera ere izan da amaieran.