Azken egunetako euriari esker Urkuluren betetze mailak %59 gainditu du

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 1a, 10:13

Nabarmen egin du gora Urkulu urtegiaren betetze mailak. Gaur %59,12an dago eta orain dela hamabost egun, azaroaren 17an, %51,89an zegoen. Atzo etengabe egin zuen euria eta Urkulun bertan dagoen Euskalmeten estazioan 47,1 litro metro koadroko jaso ziren guztira. Azken egunetako prezipitazioen eraginez larrialdi egoeratik alerta egoerara pasatu da.

Egun euritsua izan da azaroko azken eguna. Euskalmeten estazioetako datuen arabera Urkulun 47,1 litro metro koadroko jaso ziren 24 orduan; eta euri gehien goizaldeko 4:30ean egin zuen, ordubetean 2 l/m2.

Oñatin, ostera, 43,5 l/m2 jaso ziren 24 orduan; Arrasaten, 35,8 l/m2; eta gutxien, San Prudentzion, 33,8 l/m2.

Alerta egoerara

Egindako euriaren eraginez urtegia hornitzen duten hiru errekak ur askorekin datoz; Eskoriatzako Bolibar auzotik datorrena, Urbaltz iturbegia eta Arbeko erreka. Azken bi horiek dira bereziki garrantzitsuak eta irudietan ikus daitekeenez ur asko sartzen zen atzo.

Ur emarien gorakadek Urkuluren betetze mailaren igoera ekarri dute. Hala, azken egunotan, larrialdi egoeratik alerta egoerara pasatu da Gipuzkoako Ur Kontsortzioak argitaratutako irudiak adierazten duen legez.

Azaroaren 17an Prezipitazioaren eta tenperaturari buruz argitaratutako lana hemen; gaien artean dago Urkuluren gainean egindako lanketa berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak