'Postdatarik gabeko gutunak' bakarrizketaren bigarren emanaldi bat izango da, urriaren 29an

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 17a, 12:33

Bakarrizketa saioko une bat. (Argazkia: Xake Produkzioak)

Kepa Errastik idatzi duen, eta era berean, protagonista den Postdatarik gabeko gutunak antzezlana urriaren 28an iritsiko da Arkupera (20:00). Sarrerak online eros daitezke (5 eurotan) eta ia agortu dira; horregatik, bigarren emanaldi bat antolatu dute hurrengo egunerako, hilaren 29rako (19:00).

Charlot eran jantzitako pianista mutu baten laguntzarekin, bost urte preso eman dituen Mikelek bere bizitzaren errepaso bat egingo du, bizimodu berri bat hasteko ordubete geratzen zaionean. Igorle misteriotsu batek azken hilabeteetan bidalitako gutunak ekarriko ditu gogora.

Xake Produkzioak konpainiaren lana da, Errastik berak idatzitakoa eta Getari Etxegaraik zuzendutakoa; Nerea Ariznabarreta, ostera, pianista mutuaren paperean sartuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak