Aretxarte merkatari elkarteko lagunek pregoia irakurri eta txupinazoa botata hasi dira ofizialki Aretxabaletan herriko jai nagusiak. Tradizioa oinarri hartuta, ikurrinari agurra egin diote udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Konfeti eta serpentina koloretsuak ere ez dute hutsik egin festak eztanda egin duen unean. Horreki batera, Barañaingo konpartsako erraldoiek girotu dute kalea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.