Aretxarte merkatari elkartearen eskutik egin du eztanda festak

Aitor Agiriano Arrese 2023ko abuztuaren 14a

Aretxarte merkatarien elkarteko lagunek pregoia irakurri eta txupinazoa botata hasi dira ofizialki Aretxabaletan herriko jai nagusiak. Tradizioa oinarri hartuta, ikurrinari agurra egin diote udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Konfeti eta serpentina koloretsuak ere ez dute hutsik egin festak eztanda egin duen unean eta, horrekin batera, Barañaingo konpartsaren erraldoiek girotu dute kalea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak