Batukada doinuak, Andramaixak berotzeko

Aitor Agiriano Arrese 2023ko abuztuaren 13a

Ofizialki jaiak bihar hasiko badira ere, Aretxabaletako Gazte Mugimenduak festa giroa jarri du jada herrian. Arratsaldeko 19:30ean, txosnagunean, pregoia irakurri dute eta bertan hasi da jarraian batukada herrikoia. Aurten, gainera, olinpiadetan oinarritutako mozorroak jantzi dituzte jaiak ospatzen hasteko.

Gaurtik abuztuaren 17ra bitartean non gozatu izango da hala Andramaixetan. Hasteko, gaur, Orei eta Youth United taldeek kontzertua eskainiko dute txosnagunean, 22:30ean, eta leku berean, gauerdian, nolako abeslariak diren erakusteko aukera izango dute karaokean arituta. Ondoren, Karapaixo DJa izango da oholtza gainean gaurko egitaraua borobilduz. Hala, datozen egunetan ez da parrandarako eta festarako gogorik falta izango Aretxabaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak