Olinpiadetara joateko bidea hartu dute aretxabaletar gazteek, jaien atarian

Aitor Agiriano Arrese 2023ko abu. 13a, 20:35

Aretxabaletako Gazte Mugimenduko kideak hasi dira Andramaixak ospatzen. Arratsaldeko 18:00etan protokoloaren azalpena eman dute eta baita txosnaren irekiera egin ere. Olinpiadak gai nagusi izanda, askotariko kiroletan oinarritutako mozorroak jantzi dituzte kuadrillek. Hala, txirrindulariak, igerilariak, pelotariak eta gimnastak izan dira kaleetan barrena, besteak beste.

Gaurtik abuztuaren 17ra bitartean non gozatu izango da hala Andramaixetan. Hasteko, Orei eta Youth United taldeek kontzertua eskainiko dute gaur txosnagunean, 22:30ean, eta leku berean, gauerdian, nolako abeslariak diren erakusteko aukera izango dute karaokean arituta. Ondoren, Karapaixo DJa izango da oholtza gainean gaurko egitaraua borobilduz. Hala, datozen egunetan ez da parrandarako eta festarako gogorik falta izango Aretxabaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak