Lapurretaren harira, sekulako elkartasun uholdea jaso zuen orain dela bi aste Portasolgo Jai Batzordeak. Ustezko lapurrak 15.000 euro lapurtu zituen Jai Batzordeak Markolen zuen lokal batetik, eta ondorioz, antolakuntzatik crowdfunding bat jarri zuten abian. Hiru asteren bueltan, 8.532 euro lortu dituzte, Aretxabaletako zein beste herrietako eragile eta norbanakoen aletxoari esker. Laster, diru-bilketa amaitutzat emango dute, eta berehala ordaindu behar diren fakturei egingo diete aurre, besteak beste, txosnan zerbitzatu zen alkohola. Orandik diru-ekarpena egin daiteke.
Aurrera begira, Portasolgo Jai Batzordetik azaldu dute egun osoko egitarau bat antolatu nahi dutela, 15.000 eurotara iristeko. Egun horretan kontzertuak izango dira, eta hainbat talde jotzeko eskaini arren, antolakuntzatik adierazi dute oraindik ez dutela ezer erabaki.