Astelehenean, 10:30ak aldera sartu zen lapurra Portasoleko Jai Batzordeak Markolen zuen lokal batera dirua lapurtzera. Ostikada batekin lokaleko atea behera bota zuen eta zuzenean dirua zegoen tokira joan da. Portasoleko jaietako txosnagunean bildutako 15.000 euro eraman zituen lapurrak, eta egun argiz izanda, bizilagunek ikusi egin zuten. Ertzaintzatik baieztatu dute dagoeneko salaketa jarrita dagoela, eta kasua aztertzen ari direla.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.