750 txartel jarri dituzte eskuragai eta horietatik 250 inguru dagoeneko saldu dituzte gaur eguerdia bitarterako. Pertsona bakoitzeko txartel bakarra erosi ahal izango da, eta, horretarako, nortasun agiria erakutsi beharko dute. Baldintza da 16 urtetik gorako aretxabaletarra izatea.
Aretxarteko 40 establezimendu inguruk hartuko dute parte; horien artean daude elikadura, arropa eta oinetakoen dendak, zerbitzuak –ile-apaindegiak, estetika zentroak, fisioterapiak…– eta tabernak. Bonuak erabiltzeko azken eguna uztailaren 21a izango da.