"Euskararen borrokari erantzuteko muskulu sendo bat" dagoela nabarmendu dute Aretxabaletan gaur batu diren gazte euskaltzaleek. "Euskararen borroka estankamendu egoeran zegoela iritzita, gazteak euskararen borrokara batzeko eta euskararen borrokari belaunaldi perspektiba txertatzeko helburuarekin" batu dira, hain zuzen ere.
Ordutik Euskal Herriko gazteak "saretu, eta kontzientziak pizteko" hainbat egitasmo egin dituzte; besteak beste, gaztealdia ariketa praktiko kolektiboa, Euskalgintza eta bestelako eragileekin batera Euskara Aurrera mobilizazioa, Hezkuntza Euskaraz... orain arteko ibilbidearen balorazio positiboa egiten dute: "Euskararen borrokan konprometitua eta konbentzituta dauden kimu berriak loratzen dabiltza".
Gaurko Aretxabaletako topaketetan hainbat gai izan dituzte hizpide. Gazte mugimenduen funtzioa gazteak euskalduntzera bidean, hezkuntza, euskarak bestelako borrokekin duen harremana, kaleko hizkeraren gaineko hausnarketak, euskaldun izateagatik bizi dituzten esperientziak... "Mundua eta Euskal Herria irakurtzeko euskararen betaurrekoak eskaini nahi dizkie haien belaunaldiari. Euskaraz bizi nahi duen, baina ezin duen belaunaldia da gurea. Ustez, euskararen normalizazio garaiko belaunaldi bezala izendatu gaituzte, baina mito faltsu horrekin hautsi eta euskaran aurrera pausuak ematea beharrezkoa da.