'Nora heldu' Txerrikumeak taldearen bigarren lana kalean da jada

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 31a, 12:30

Aretxabaletako Txerrikumeak taldeak bigarren diskoa kaleratu berri du, Nora heldu izenpean. Hori aurkeztuko dute datorren zapatuan, ekainaren 3an, Arrasateko gaztetxean (22:00). Jasan talde aretxabaletarrak ere diskoa aurkeztuko du orduan, eta kontzertu gaua borobilduko dute Perlata arrasatearrek.

Kalean da jada Txerrikumeak talde aretxabaletarren bigarren lana. Disko honen grabaketaren ardura Asel Errastirena izan da, eta Gaztain Estudioko Eñaut Gaztañagak lagundu die nahasketa eta masterizazio lanetan. Orain dela lau egun, Ez da Ezer diskoaren aurrerapen kanta kaleratu zuten. Disko berri honek guztira zortzi abesti ditu. Spotify eta Youtuben jarri dituzte kantuak entzungai, eta disko fisikoak kontzertuetan jarriko dituzte salgai, eta Aretxabaletako Urbaltz tabernan.

Diskoaren bira

Talde aretxabaletarrak bost kontzertu eskainiko ditu ekainean disko berria aurkezteko. Egun hauetan joko dute:

  • Ekainaren 3an, Arrasateko Gaztetxean. Jasan eta Perlata taldeekin batera.
  • Ekainaren 17an, Ozaetako jaietan.
  • Ekainaren 22an, Oñatiko gaztetxean.
  • Ekainaren 23an, Aretxabaletako Urbaltz tabernan.
  • Ekainaren 29an, Eskoriatzako San Pedro jaietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak