Jasan taldeak lehen diskoa aurkeztu du 'Heuretik jo' bideokliparekin

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 30a, 14:52

Aretxabaletako eta Eskoriatzako taldekideak dituen Jasan taldeak doinu indartsuak batu ditu Jasan izeneko lehenengo diskoan. Hori aurkeztuko dute datorren zapatuan, ekainaren 3an, Arrasateko gaztetxean (22:00). Txerrikumeak talde aretxabaletarrak ere diskoa aurkeztuko du orduan, eta kontzertu gaua borobilduko dute Perlata arrasatearrek.

Metal eta rock gogorra lantzen duen Jasan taldea osatzen dute Ixak Sarasua Antero, Jokin Uribetxebarria Madinabeitia eta Asier Mongelos Martinez aretxabaletarrek eta Garikoitz Barandiaran Arrieta eskoriatzarrak. Lehen disko honen grabaketaren ardura Walter Tuzzeok izan du (LegaRec Studio) eta Heuretik jo abestiaren bideoklipa Iñaki Lizarraga Aranzabalek egin die.

2018an maketa bat argitaratu zuten baina "benetako lehen diskoa" oraingo hau da. Iaz, Goienak antolatutako V. Danbaka musika lehiaketan hartu zuen parte Jasanek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak