Bestetik, egubakoitzean, hilaren 2an, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko fakultatean Kimu Berri izeneko sarien banaketan izango direla adierazi dute elkarteko kideek: "Ikasle batzuek gure elkartearentzako gradu bukaerako proiektua egin dute eta".
Senegalgo Mbam herrian amatasun unitatea jarri dute abian eta Yaakarreko kideek ere hartu dute parte proiektu horretan. Hain zuzen ere iazko uztailean han izan ziren hainbat kide egindako lanak bertatik bertara ezagutzen.