Behizain eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera dago gaur, egubakoitza

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 26a, 09:35
Jaurlaritzako ordezkariek behizain eskolara egindako bisita iazko ekainean.

Aretxabaletako Areantza auzoan dagoen Areantza-Etxebarri baserrian ate irekiak egingo dituzte gaur, maiatzak 26, Behizain Eskola ezagutzeko. Izena emateko edo argibideak eskatzeko bideak hemen: 663 77 62 18 eta artzaineskola@hazi.eus.

Eusko Jaurlaritzaren HAZIk eta Gomiztegi kooperatibak abian jarritako eskola da, horren helburua izanik erreleboa bermatzea, eta errelebo hori ondo prestatutakoa izatea. Prestaketa horretan, sektore konkretu horren ekoizpena, kudeaketa, merkaturatzea eta praktikak landuko dituzte besteak beste, jardueran garatzen diren arlo guztiak azken finean. 

Areantza-Etxebarri baserrian dago eskola, Abasolo anaien etxean, eta haiek kudeatzen dute eskola. 260 esne-behi dituzte egun, eta 80 hektarea lursail. Esparru horretan egingo dituzten abeltzaintzan trebatzeko ikasketak. Hain zuzen ere aurtengo martxoan, bigarren edizioan jardundako lau ikasleek diplomak jaso zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak