Avanza Taldeko langileek atzeratu egin dute greba astebetez

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 16a, 07:09

Avanza Taldeko langileek "egoera jasanezina" salatzeko hiru greba egun iragarri zituzten. Egubakoitz honetan ziren hastekoak baina atzeratzea erabaki dute; maiatzaren 26an, 27an eta 29an egingo dute.

Avanza Movilidad Guipuzcoa enpresa batzordeko presidente den, eta ELA, LAB eta Aurrera sindikatuetako ordezkari gisa, Eugenia Pablosek aditzera eman du aurretik iragarritako hiru egun horietan beharrean astebete beranduago egingo dutela greba, "forma akats bat egon daitekeelakoan eta horrek langileengan eraginik izan ez dezan".

Autobusen "mantentze-lan faltagatik eta horrek erabiltzaileengan ere izan dezakeen arriskuagatik" deitu dituzte mobilizazioak eta greba.

Eragina izango duela Debagoieneko herrien arteko autobus zerbitzuetan, baita hiriburuetako loturetan ere iragarri zuten. Hori horrela, egun horietan kaltetuak izan daitezkeen erabiltzaileei barkamena eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak