2023/04/20 18:00

Hitzaldiak

Autismoaren gaineko hitzaldi saioa

Autismoaren gaineko hitzaldi saioa
Arkupeko Zaraia aretoan, Aretxabaleta

Autismoaren Espektroko Nahasmenari (AEN) buruzko hitzaldi saioa izango da, Arrasateko MondraTEA eta Aretxabaletako DEBATEA ama taldeek antolatuta. Nahasmendu mota horri ikusgarritasuna ematea eta gizartea sentsibilizatzea dira helburuak.

Hitza hartuko dute Gautenako, Arizmendi Ikastolako irakasle taldeko eta Esan logopedia zentroko ordezkariek; eta euren bizipenak azalduko dituzte ama batzuek eta Asperger sindromedun herritar batek. Saioa pintxo dastaketa batekin amaituko da.

Antolatzaileak lanean ari dira maiatza aldera Arrasaten beste hitzaldi saio bat egiteko.

Argazkia: gautena.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak