Presoen "etxeratzea" eskatu dute Muru tontorretik

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 26a, 20:16

Etxera leloaren bueltan 100 bat lagun elkartu dira Murugain tontorrean domeka goizean, Aretxabaletako Sarek egindako deialdiari erantzunez. Dispertsioaren bukaerarekin pozik agertu dira Sareko kideak, eta orain, "beste fase batean sartuta", lege arrunta aplikatzea euskal presoei eskatu dute, besteak beste, Zaballan dagoen Garikoitz Garcia Arrieta aretxabaletarrari.

Behin urruntze politikari amaiera emanda "lege arrunta" eskatzeko garaia dela uste du Sarek eta bereziki aipatu dituzte graduen progresioa eta baimen bereziak. Garikoitz Garcia Aretxabaletan egon arte lanean jarraituko dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak