60 urtetik gorakoendako garuneko gimnasia tailerra eskainiko du AtxabaltaMugik

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 1a, 09:57

Garuna estimulatzeko bereziki diseinatutako gorputz mugimendu eta ariketa mentalez osatutako jarduera eskainiko die AtxabaltaMugik 60 urtetik gorakoei. Saioak martxoaren 8, 10, 15 eta 17an izango dira kiroldegian; izena emateko epea –debalde baina leku mugatuekin– martxoaren 6ra arte egongo da zabalik.

Garuneko gimnasia tailerrak datozen bi astetan, eguazten eta egubakoitzetan, egingo dituzte, 11:15etik 12:45era. Izena emateko –martxoaren 6a arte– kiroldegira jo behar da honako bideak erabilita: 943 03 98 42 telefonora deituz edo atxabaltamugi@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Zazpi urteko ibilbidea

AtxabaltaMugi 2016an jarri zen martxan Udal Kirol zerbitzuek bultzatuta eta Athlon kooperatibak kudeatuta. Horren helburua izan zen gizarte aktiboagoa sortzea, sedentarismoa geldiaraztea, eta jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzea eta horretan dihardu ordutik.

AtxabaltaMugiren arduradunek honako argibideak eman dituzte garuneko gimnasiaren gainean:

Garuneko gimnasia

Zer da garuneko gimnasia?

Urteak bete ahala, garuna, gainerako organoak bezala, zahartuz eta arintasuna galduz doa, eta horregatik, oso garrantzitsua da modu onean mantentzea gainbehera natural hori konpentsatzeko. Gorputza lantzeko gimnasia egiten dugun bezala, burmuina lantzeko ere gimnasia egin behar dugu.

Garuneko gimnasia garuna estimulatzeko bereziki diseinatutako gorputz-mugimendu eta ariketa mentalez osatutako jarduera da. Garuneko gimnasiarako ariketen helburua garuna osatzen duten bi hemisferioen arteko koordinazioa eta oreka entrenatzea da, eta garun-gaitasunak hobetzea. Horri esker, neuronen arteko konexio berriak sor daitezke.

Nola lantzen da?

Hainbat ariketa mota konbinatzen dira:

  1. Koordinazio motorreko ariketa fisikoak.
  2. Gorputz-perkusioko eta lateralitateko ariketak.
  3. Entrenamendu eta erronka mentaleko ariketak.

Onurak

Jardute honekin honako onura hauek eskuratzen dira:

  1. Jarduerak egiteko kontzentrazioa erraztea.
  2. Informazioa mantentzeko gaitasuna hobetzea.
  3. Sormen-gaitasuna eta arazoak konpontzeko trebetasuna hobetzea eta indartzea.
  4. Sare neuronalen funtzionamendua handitzea eta indartzea.
  5. Mugimendu-trebetasunak lantzea.
  6. Aldartea eta umore ona hobetzea.
  7. Garunaren zahartzea atzeratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak