"Trantsizio energetiko kolektiboa" aldarrikatu dute Almeneko ikasleek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko otsailaren 10a

Aldaketa klimatikoaz jabetzeko eta kontzientziatzeko jolasak, dantzak eta bingoa antolatu dituzte haur eta gazteendako.

Arizmendi ikastolako Almeneko ikasleek aldarrikapena egin dute Durana kalean zehar, Aretxabaletako plazara arte. "Trantsizio energetiko kolektiboa" aldarrikatu dute ikasleek, "gure burua kontzientziatuz aldaketa klimatikoa motelduz" lelopean.

Herriko plazan, aurkezpena egin ostean, dantzan aritu dira ikasleak, eta ondoren, taldetan banaturik, umeendako jolasak prestatu dituzte. Larrialdi klimatikoaren kontzientzia hartzeko prestaturiko jolasak izan dira, tartean, bingo berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak