Kirolari euskaraz haizea emateko lanetan

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 13a, 20:15
Oier Zumarraga, Jokin Altuna pilotaria, Jon Rodriguez eta Beñat Igarza.

Kazetari ikasketak egiten diharduten lau gaztek –horien artean, Oier Zumarraga aretxabaletarra– Izerdi patsetan proiektua jarri zuten abian orain dela ia urtebete; ordutik, hainbat kirolari elkarrizketatu dituzte eta sare sozialen bidez zabaldu.

Kirola, euskara, ikus-entzunezko edukiak eta sare sozialak uztartzen dituen Izerdi patsetan proiektua iazko martxo inguruan sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza graduko lau ikaslek; hiru bizkaitarrak dira: Beñat Igarza eta Jon Rodriguez durangarrak eta Gontzal Mendibe gernikarra; eta laugarrena, aretxabaletarra: Oier Zumarraga.

Elite mailako kirolariak

"Gure leloa da euskal kirola bertatik eta bertarako, eta, noski, euskara hutsean. Hori ardatz hartuta hasi ginen lanean eta hala jarraitzen dugu", azaldu du Zumarragak. Kirolariak hautatzen hasita, ez dira edozeinekin konformatu: David Zurutuza futbol jokalari ohia, Xabier Euzkitze kazetaria, Iñaki Osa puntista, Andoni Iruretagoiena herri kirolaria eta, azkena, Jokin Altuna pilotaria elkarrizketatu dituzte. "Elitera begira jarri ginen; zergatik ez saiatu? Altunarekin egotea, esaterako, izugarrizko esperientzia izan da; jasotako edukiarekin gustura geratu izanak eta elkarrizketa horrek sare sozialetan izan duen oihartzuna ikusteak poztasun handia eman digu".

Proiektuak, aurrera egin ahala, moldaketak izan ditu: "Elkarrizketez gain, beste mota batzuetako edukiak ere egin ditugu: Twitch-en zuzenekoak eta gaurkotasunaren gaineko albistegiak, esaterako. Eta elkarrizketak erronkekin osatu ditugu, audientziak eskatzen duelako eduki entretenigarria eta samur kontsumitzekoa". Ikus-entzunezkoak Youtuben zintzilikatzeaz gain, Twitterren, Instagramen eta Tik-token ere badabiltza: "Egindako lana zabaltzeko sekulako garrantzia dute sare sozialek eta jende gehiagorengana ailegatzeko zozketak egiten ditugu. Hori guztia lagun, sekulako erantzuna jaso dugu eta horrek indarra eman digu jarraitzeko".

Aurrera begirako erronken artean, emakumezkoen kirolari ikusgarritasuna ematea dute. Txirrindularitza dokumentalean Euskal txirrindularitzaren gaineko dokumental bat dute orain esku artean: "Testigantzak jasota eta informazio osatuarekin gaia sakon landu gura dugu, eta horretan gabiltza".

Txirrindularitza dokumentalean

Euskal txirrindularitzaren gaineko dokumental bat dute orain esku artean: "Testigantzak jasota eta informazio osatuarekin gaia sakon landu gura dugu, eta horretan gabiltza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak