Urkulu zelan dagoen, lau argazkitan

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 3a, 17:46
Urkuluko urtegiko irudiak, urtea hasi berritan.

Urkuluko urtegiko egoera erabat aldatu da urtebetean. Iaz, sasoi honetan, Urkulu ia %100era zegoen (%97). Hain zuzen, 2021eko abenduaren 11n urtegiak gainezka egin zuen, eta baita apirilean ere. Ordutik beherakada etengabea izan da, eta hori normala ere bada. Kontua da udazkenero Urkuluren ur mailak gora egiten duela, baina 2022an ez da apenas halakorik gertatu. %59an dago orain momentuan, alerta egoeran. 

Azaro hasieran alerta egoeran sartu zen Urkuluko urtegia, eta azaroan hainbat egunetan egindako euriek arnasa eman bazuten ere, abendua sikua izan da, eta urtegiak %59-ko betetze mailarekin agurtu du urtea. Beheko irudian iazko apiriletik hona zelan aldatu den Urkulu urtegiaren egoera.

Iazko apirilaren 24an hartutako irudiak, eta gaur –urtarrilak 3– hartutakoak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak