Bihar zabalduko dute Gabonetako parkea

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 2a, 10:04

Bihar eta etzi, Gabonetako parkea egongo da Ibarra kiroldegian. Urtero moduan, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Beste urte batez, haurrek Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera izango dute Ibarra Kiroldegiko kantxa nagusian. Eskaintza zabala eskainiko da, inor ez aspertzeko Gabonetako oporretan. Eskulan tailerrak, puzgarriak, futbolina eta beste hainbat joku izango dituzte eskura umeek, begiraleen zaintzapean. Egun baterako prezioa sei eurokoa izango da eta bi eguneko txartela erosi ezkero, hamar euro ordaindu beharko dira. 3. haurra doan sartuko da.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak