Gabonetako haur parkerako begiraleak behar dituzte

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 16a, 11:17

Ibarra kiroldegiko gabonetako haur parkea. Iturria: Ibarra kiroldegia

Datorren urtarrilaren 3an eta 4an Gabonetako parkea egongo da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Urtero bezala, parkeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara izango da.

Begiraleen egin beharrak eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea izango da. Begirale izatea nahi duen orok, kurrikuluma bidali beharko du gazteria@aretxabaleta.eus helbide elektronikora. Izena emateko azken eguna abenduaren 23a izango da.

Baloratuko dena

Parkean begirale izateko bi baldintza eskatu dituzte: 18 urte beteta izatea eta euskaraz ondo jakitea. Era berean, honako hauek ere kontuan hartuko dituzte: ikasketak –umeekin zerikusia dutenak–, begirale titulua, Gabonetako parkean esperientzia, udaleku irekietan edo itxietan parte hartu izana eta EGA titulua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak