Azaroaren 25aren harira hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 18a, 16:12

Liburutegian jarritako txokoa.

Indarkeria matxistaren arloan kontzientzia sustatze aldera hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalak eta Aretxabaletako Mugimendu Feministak. Hala, Me quiere, no me hiere lana ekarriko du El Terral antzerki konpainiak, domekan (19:00).

Indarkeria matxista pairatzen duten hainbat pertsonaiaren bizitzaren berri emango du antzezlanak, tratu txarretatik onetara bidaia eginez, eta arreta jarriko dute bikote-harreman osasuntsuetan, errespetuan eta berdintasunean.

Eta eguenean, hilaren 24an, Zarata erakusketa eskainiko dute Arkupen (16:00-19:00). LGBTI+ kolektiboaren gaineko ikuspegia zabaltzea du helburu eta entzumenaren bidez hamar istorio ezagutu ahal izango dira.

Dokumentala eta solasaldia

Bestetik, eguaztenean, hilaren 23an, Coreografías de la transgresión dokumentala emango dute Arkupen (18:00); Lima eta Cusco hirietako (Peru) trans emakumeen errealitateak erakusten ditu horrek. Erdu talde feministak antolatu du eta filmaren ondoren solasaldia eta afari-merienda egingo dituzte.

Liburutegian txokoa

Indarkeria moten inguruan sentsibilizatu eta hausnartzeko "material interesgarriz" osatutako gune bat prestatu dute liburutegian; hilabetea bukatu artean izango da. Han daude, besteak beste: Stieg Larssom idazle suediarraren Los hombres que no amaban a las mujeres eta La chica que soñaba con una posilla y un bidón de gasolina eleberriak; Margaret Atwood kanadarraren Neskamearen ipuina; eta kontsulta-liburuak: adibidez, Victoria Noguerol psikologoaren Ataques sexuales. Filmak ere badaude: Fernando Leon de Aranoaren Princesas eta Helena Tabernaren Nagore dokumentala, esaterako.

Elkarretaratzea hilaren 25ean

Hilabetea bukatzeko, azaroaren 25erako, Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du, Instituzioek ere emakumeok kolpatzen gaituzte! lelopean; 18:00etan izango da, Herriko Plazan. Migratzaileen erregulazioa eskatzeko sinadura bilketa egingo dute ekitaldiak iraun bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak