Indarkeria matxistaren aurka batzeko hilabetea

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 4a, 14:18

Udal ordezkariak, Mugimendu Feministako kideak eta liburutegiko arduraduna ekintzen berri ematen. (Argazkia: Udala)

Emakumeekiko indarkeriaren aurkako konpromisoa aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte azarorako udalak eta Mugimendu Feministak: irakurketa txokoa, solasaldia, antzezlan bat eta dokumental bat izango dira, besteak beste.

Azaroaren 25a da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta horren gainean kontzientzia hartzera, prebentziora eta hori prestatzera bideratutako programa antolatu dute Udalak eta Atxabaltako Mugimendu Feministak.

"Material interesgarriz" osatutako gune bat prestatu dute liburutegian, indarkeria moten inguruan sentsibilizatu eta hausnartzeko. Han daude, besteak beste: Stieg Larssom idazle suediarraren Los hombres que no amaban a las mujeres eta La chica que soñaba con una posilla y un bidón de gasolina eleberriak; Margaret Atwood kanadarraren Neskamearen ipuina; eta kontsulta-liburuak: adibidez, Victoria Noguerol psikologoaren Ataques sexuales. Filmak ere badaude: Fernando Leon de Aranoaren Princesas eta Helena Tabernaren Nagore dokumentala, esaterako.

Erduren eskutik solasaldiak

Erdu talde feministak, berriz, Migratzaileen erregularizazioa ez da karitatea; justizia soziala da! solasaldia antolatu du. Luciano Alfaro feministak gidatuko du, azaroaren 7an, udaletxe zaharrean (18:30). Eta hilaren 23an, Coreografías de la transgresión dokumentala emango da Arkupen (18:00); solasaldiaz gain, afari-merienda egingo dute.

Antzezlana eta erakusketa

El Terrol antzerki konpainiak Me quiere, no me hiere ikuskizuna eskainiko du Arkupen azaroaren 20an (19:00). Tratu txarretatik tratu onetara bidaiatzen duen lana da; genero indarkeria pairatzen duten hainbat pertsonaia abiapuntu hartu eta bikote-harreman osasuntsuetan jartzen du arreta.

LGBTI+ kolektiboaren gaineko erakusketa ere egongo da, hilaren 24an (16:00-19:00). Zarata proiektuaren baitan, hamar istorio ezagutu ahal izango dira entzumenaren bidez; hamar aktorek parte hartu dute; adibidez, Telmo Irureta zumaiarrak.

Hilabetea bukatzeko, azaroaren 25erako, Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du, Instituzioek ere emakumeok kolpatzen gaituzte! lelopean; 18:00etan, Herriko Plazan, izango da. Migratzaileen erregulazioa eskatzeko sinadura bilketa egingo dute ekitaldiak iraun bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak