09:00etan batu dira plazan Iruñeatik, Altsasutik, Hernanitik, Pasaitik, Leitzatik, Zarutzetik... Etorri diren txistulariak. Eta eurekin batera, Debagoienekoak, noski. Guztira 38 lagun. Jendaurrean jo aurretik entsegua egin dute, eta hamaiketakoa egin eta gero abiatu dira kalera, 11:30ean puntuan. Eliza parean jo dute Dimitrio Iriarte omentzea helburu duen Txistulari Eguneko lehenengo pieza, eta handik Aretxabaletako leku ezberdinetatik pasako den alarde ibiltaria hasi dute. 13:30ak bitartean ibiliko dira txistua jotzen.