Durana eta Mitarte kaleetan barrena jarri dituzte artisautza eta nekazaritza ekologikoaren 48 postu. Hala, produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute herritarrek. Horretaz gain, ganaduaren zortzigarren feriarekin ere gozatu dute Arlutxeko kantxa ondora gerturatu diren herritarrek. Trikitilariek, joaldunek eta bertsolariek girotu dute goiza eta taloa jateko aukera ere izan da, Loramendi taldeko kideen eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.