Ostiralean zabalduko dute San Migel jaietako kantu afarian izena emateko epea

Koldo Zubia Salas 2022ko ira. 14a, 12:32

Irailaren 23an herriko plazan egingo den kantu afarirako izena emateko aukera izango da ostiraletik aurrera Arkupen. 

Aretxabaletan San Migelak ate joka daude eta jaietarako prestatu duten egitasmoan kantu afaria ere izango da. Bertan parte hartu nahi duen orok tiketak izango ditu eskuragai Arkupen ostiraletik aurrera –irailak 16–. Kuadrillaka apuntatuko da eta pertsonako euro bat ordaindu beharko da –abesteko liburua barne dago–.

Kantu afaria herriko plazan izango da, 21:00etan, eta euria bada, berriz, pilotalekuan. 500 tiket jarriko dira salgai eta beste ehun salduko dira egunean bertan, eguraldi ona egiten badu. Musika animazioa Sei Pistols & Trabuko Bat taldeak jarriko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak