Profesionalen pilota partiduen aurretik etxeko pilotariena, Andramaixetan

Mirari Altube Arrese 2022ko abu. 10a, 10:10

Pilota partiduek ez dute hutsik egingo Andramaixetan eta hilaren 16an (18:00) Iturrigorri pilotalekuan punta-puntako profesionalak elkartuko dira –sarrera, 15 euro–. Aurretik, baina, etxekoek ere izango dute erakustaldirako aukera.

UDAk antolatuta etxeko pilotarien arteko norgehiagoka izango da lehenengo; Zugastik eta Uribetxebarriak Zubia eta Barandiaran izango dituzte aurrean.

Ondoren, Lau eta erdian, Arteaga IIk Bakaikoaren aurka jardungo du nor baino nor gehiago. Eta eskuz binakako partiduan lehiatuko da Jaka eta Arangurenen osatutako bikotea Peña II eta Albisuren aurka.

Andramari egunean herriko pilotariak

Ohitura duten legez, abuztuaren 15ean, herriko pilotarien arteko txapelketak jokatuko dira, 11:00etan hasita, Iturrigorri pilotalekuan. Bukatu berri den denboraldian egindako lana erakusteko eta hurrengoa gertatzen hasteko mugarria izaten da egun hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak