'Zeharka ditzagun ateak' leloarekin datoz Andramaixak txosnagunera

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 29a, 11:43

Kontzertuko bat txosnagunean, 2019ko Andramaixetan.

Atxabaltako Gazte Mugimenduak zehaztu du Andramaixetarako egitaraua. Hainbat astez egin dituzte asanblada irekiak proposamenak eta ekarpenak batzeko, eta behin horiek jasota abuztuaren 13tik 17ra bitartean antolatutako ekintzen berri eman dute.

Abuztuak 13, Ekarri mozorrua!

  • 11:00, Auzolana + jaso zure kamiseta.
  • 14:30 Bazkaria: Zuk in, zuk jan.
  • 17:00, Erasuen aurrien zer? Zein paper izan behar duen bakoitzak.
  • 18:00, Txosnen irekiera; bikote jolasa.
  • 18:15, Kontzertuak: Peio & Irena; Araitz & Doltza.
  • 19:30, Pregoia & Batukada aldarrikatzailea.
  • 22:00, Kontzertuak: Txerrikumeak, Neallta Fola, Jasan eta Gora Etorri.

Abuztuak 14, Gazte Eguna

  • 12:30, Trikipoteoa.
  • 14:30, Gazte bazkaria.
  • Ostean, Bingo musikatua.
  • 19:30, Ekitaldia.
  • 20:00, Poteo dinamikoa.
  • 22:00, Kontzertuak: Iluminatizz, Virgin Mari, The Big Mac eta Gusilu & Joe Pieman & BRGS.

Abuztuak 15, Andramari Eguna

  • 12:00, Umeendako jolasak.
  • 18:00, Mahai-ingurua.
  • 19:30, Kontzertua: Nhil.
  • 21:00, Kaltzontzilo, kulero eta tanga tailerra.
  • 23:00, Kontzertuak: Oihu!, Erroka eta Errege Sound System.
  • 03:00, Kaltzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
  • 05:30, Zumba eta gaupaseroen argazkia.

Abuztuak 16, Elkartasun Eguna

  • 14:30, Elkartasun bazkaria.
  • Ostean, Upeide taldea.
  • 18:00, Ikuskizuna Ane Etxaberen eskutik. Orain (dik).
  • 18:30, Bakarrizketa: Kepa Errasti.
  • 23:00, Kontzertuak: Merina Gris, Biri eta Yogurinha Borova.
  • Ostean, Pintxada kolektiboa.

Abuztuak 17, Kuadrilla Eguna

  • Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak.
  • 18:00, Mojito + Pintxada: J Martini.
  • 23:00, Kontzertuak: Wood Strings, Hudaltzainak eta Muxutruk erromeria.
  • Ostean, Txinoko katuaren gala.
  • 03:00, Pintxada: DJ Jo Ta Txo.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak