Kukai dantza taldea eguaztenean eta Nhil egubakoitzean, uztaila agurtzeko

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 19a, 15:00
Kukai taldearen 'Gelajauziak' laneko une bat.

Kultura ekitaldiei kalean egin die lekua Udaleko Kultura Sailak uztailean, eta nabarmentzeko moduko bi emanaldi izango dira astean. Bihar, eguaztena, Kukai dantz taldeak Gelajauziak lana eskainiko du Herriko Plazan (19:30), eta egubakoitzean, Nhil taldearen kontzertua izango da Santa Ritako lorategian (19:00).

Entzute handiko Kukai dantza taldearen buru den Jon Maya Sein elkartu da Cesc Gelabert koreografoarekin eta dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu dituzte proiektu honetan, begirada pertsonal berri batetik. Hala sortu da Gelajauziak eta bihar, eguaztena, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek Herriko Plazan eskainiko dute (19:30).

Bigarren diskoa aurkeztuko du Nhil taldeak

Egubakoitzean, ostera, etxeko taldearen txanda izango da. Nhil osatzen duten sei gazteek –Asel Errasti, Xabi Zuazabeitia, Aitor Ruiz de Austri aretxabaletarrak, Beñat Arrieta eskoriatzarra, Sara Alonso aramaioarra eta Lia Garai arrasatearra– Bizi bagina bezala bigarren lana aurkeztuko dute.

Emozioetatik idazten dutela adierazi dute eta hori da diskoan dauden letren oinarria; barne gatazkak eta bizitzaren oreka bilatzearen prozesu konstantea dute iturri letra horiek. Bederatzi abestik osatzen dute diskoa; horietatik, sei dira ingelesez eta hiru euskaraz. Eta dagoeneko bi bideoklip kaleratu dituzte: Dance eta Bilatzen oreka.

Taldearen bigarren diskoa ezagutu gura dutenek edo kontzertuarekin gozatu hilaren 22an dute aukera Santa Ritako lorategian (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak