Nhil taldeak Lide Hernandoren kolaborazioa izan du diskoan

Uxue Igarza Loiola 2022ko uzt. 7a, 18:28

Talde aretxabaletarraren LP berrian Liher taldeko Lide Hernando abeslariak jarri dio ahotsa Bilatzen oreka izeneko abestiari. Nihil osatzen duten musikariek azaldu dutenez, berehala pentsatu zuten Hernandoren ahotsa behar zuela kantuak.

Nihil taldeak "oreka bilatzearen prozesu konstantean murgiltzea" eskaini nahi dio entzuleari Bizi bagina bezala lan berrian. Azaldu dute bizitzaren errutinak eta monotoniak askotan "helburuen bidetik desbideratzen" dituela pertsonak, eta horren aurrean "gorputzak eta buruak lekuz aldatzea, bestelako bizitza erritmo batean murgiltzea" eskatzen diela gogoak. "Hala ere, gehienetan ezinezkoa izaten da eta hori da amildegiaren ertzean gaudela sentitzen dugun momentua, gainezka egiten dugun momentua eta zulo beltza ukitzen dugun unea", esan dute. 

Lanaren barruan kolaborazio berezia egin dutela aurreratu dute. Abesti bat konposatzen hasi bezain laster Lide Hernando gogora ekartzen zien zerbait zuela sumatu zuten, eta Hernandoren ahotsa izan behar zuela erabaki zuten: "Kantuaren melodiak, koloreak eta erritmoak Lideren ahotsarekin modu oso naturalean egin du bat eta emaitza borobila izan da". Bideokliparen irudiak BBB diskoaren aurkezpen kontzertuan jasotakoak dira; Beñat Abasolok egin ditu grabaketa eta edizio lanak.

Hurrengo kontzertuak

  • Legazpi: uztailak 15 - Karibe Zaharra
  • Irun: uztailak 17 - Ehiera Plaza
  • Aretxabaleta: uztailak 22 - Mojetako jardina
  • Iruñea: urriak 8- Rockollection aretoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak