Orain arte egon den belarrak hamar urteko bizitza erabilgarria gaindituta zuen eta "segurtasuna bermatzeko" aldatu beharra zeukan. Lau aste eta erdian lanok bukatzea aurreikusita du Udalak, denboraldi berrirako gertu izan dezaten UDAko futbol taldeek.
Aurretik, kirol instalazioaren ureztatze sistema ordezkatu dute; jokaleku osora iritsiko diren irismen luzeko sei kanoi berri jarri dituzte Riesgo del Norte enpresako langileek.
