Ibarrako belarra aldatzeko lanak uztailean

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 17a, 17:47
Ibarra futbol zelaia.

Futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanak uztailaren lehen astean hasiko dituzte. Mondo Iberica enpresa arduratuko da, eta Udalak 188.050 euroko inbertsioa egingo du.

Gaur egungo ezaugarriei eutsita, berdegunearen zoladura 6.400 metro koadrotan aldatuko dute. Orain dagoen belarrak hamar urteko bizitza erabilgarria gainditu du eta segurtasuna bermatzeko aldatu beharra dagoela dio Koldo Zubillaga, Kirol zinegotziak: "Ibarrako zelaia oso instalazio erabilia da eta egoera onean mantendu behar da, batez ere erabiltzen duten jokalari guztien segurtasunerako".

Lau aste eta erdian lanok bukatzea aurreikusi dute eta denboraldi berrirako gertu izatea futbol zelaia. "UDAren eta ekipamendu horretan entrenatzen eta jokatzen duten taldeen errutinetan ahalik eta eragin txikiena izateko", adierazi du Zubillagak.

Ureztatze sistema ordezkatu

Aurretik, ekainaren 23tik 30era bitartean, kirol instalazioaren ureztatze sistema ordezkatuko dute; jokaleku osora iritsiko diren irismen luzeko sei kanoi berri jarriko dituzte. Riesgo del Norte enpresari esleitu dizkio lanak Udalak, 18.700 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak