Andramaixetako kartela aukeratzeko lehiaketa abian da

Mirari Altube Arrese 2022ko ekainaren 27a

Herriko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Kultura Sailak. Lanek ezinbestean izan beharko duten testua honako hau da: Andramaixak 2022 Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a Aretxabaleta. Aurkezteko azken eguna uztailaren 7a da –udaletxean edo kultura@aretxabaleta.eus helbidean–, eta irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Hona hemen oinarriak osorik:

  • 1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • 2.- Teknika librea izango da.
  • 3.- Kartelaren neurria DIN A3 izango da, eta formatu digitalean (gehienez 10 mega) aurkeztuko da.
  • 4.- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: Andramaixak 2022 Abuztuaren 13a,14a, 15a, 16a eta 17a Aretxabaleta.
  • 5.- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
  • 6.- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
  • 7.- Aurkezpena:
    a) Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20550 Aretxabaleta.
    Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia.
    b) Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus , asuntoan Andramaixetako kartel lehiaketa 2022 adieraziz. Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
  • 8.- Kartelak uztailaren 7a baino lehen bidali beharko dira kultur etxera edo udaletxera.
  • 9.- Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonek osatuko dute.
  • 10.- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 16an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak