Lehiaketak bi fase izango ditu; batetik, fase tekniko eta sortzailea, eta horren baitan daude diseinuaren, berrikuntzaren eta
komunikazioaren arloetako erronkak; eta bestetik, fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dizkiete, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez.
Ikasle askoren lana
Txapelketa horretarako ALEk ikasturtean zehar ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraiki dutela eta aipatutako frogetan parte hartu jakinarazi dute ikastetxetik: "Lanbide eskolako mintegi ezberdinek jardun dute autoaren eraikitzeko prozesuan: mekanizatukoek pieza ezberdinak diseinatu eta mekanizatu dituzte; galdaragintzakoek, ibilgailuaren txasisa egin dute; eta elektromekanikako ikasleek, autoa osatu dute". Hain zuzen ere, azken horiek joango dira domekan, Donostiara; hamabost ikasle izango dira Boulevarrean jokatuko den txapelketan, bi irakaslek lagun eginda.