Genuine ligako euskal taldeek gozatu ederra hartu dute Adeitasun Torneoan

Hasier Larrea 2022ko maiatzaren 8a

Reala, Athletic, Alaves eta Eibar futbol kluben Genuine mailako taldeek Ibarra futbol zelaian neurtu dituzte indarrak elkarren artean. Goiz gogoangarria bizi izan dute berdegunean jokatzen eta harmailetan animatzen egon direnek. Lehen aldia izan da, eta Aretxabaleta Kirol Elkarteko arduradunek datorren urtean ere antzeko txapelketa bat antolatzeko asmoa erakutsi dute, "klubaren balioekin bat egin eta giro ederra" sortzen duela iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak