Aretxa landatu dute Ibarra futbol zelaiaren sarreran

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ots. 20a, 13:41

Aretxa landatzen Ibarra futbol zelaiaren sarreran.

75. urteurrenaren barruan sartu du UDAk gaur Udalarekin batera egindako zuhaitz landaketa. Otala Zelain landatu dituzte hiru, eta Ibarra futbol zelaiaren bueltan beste dozena bat. Horietako bat, aretxa, sarreran.

Otala Zelain hiru aretxa berri landatu dituzte, galdutakoak kenduta, eta Aretxabaletan, berriz, Ibarra inguruan landatu dituzte beste hamabi zuhaitz landare. Oinez egin dute Otala Zelaiko buelta, UDAren gonbidapena onartuta.

Udalak urtero egin ohi izan duen zuhaitz landaketara batu da UDA aurten eta 75. urteurrenaren barruan. Palak eta aitzurrak hartuta, umeekin batera landatu dituzte zuhaitzak. "Eta sarreran jarri dugu aretxa, esanahi berezia duena", adierazi dute UDAko Iñaki Ibarrondok.

"Herriko gune ezberdinetan landatu izan ditugu urtero, azken bietan izan ezik, eta aurten UDArekin batera, futbol zelai inguruan. Baina zuhaitz txikiak jarri beharrean, handi xamarrak landatu ditugu, indartuta daudenak", gehitu du alkateak, Unai Elkorok.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak