Zuhaitzak landatzera gonbidatu dituzte herritarrak domekan

Mirari Altube Arrese 2022ko ots. 18a, 14:39

Zuhaitz Eguna antolatu dute Udalak eta UDAk elkarrekin eta Otala Zelain eta Ibarra inguruan landatuko dituzte, etzi. Futbol zelaitik abiatuko dira Otala Zelaira horretarako, 10:00etan, eta, hango lanak bukatutakoan, Ibarrara itzuli dira lanak bukatzeko.

Aretxabaleta kirol elkartearen 75. urteurrenak Zuhaitz Egunarekin egin du bat, eta, Udalarekin eskutik, hamabost zuhaitz landatuko dituzte domekan. Herriko bi gunetan izango da landaketa, Otala Zelain eta Ibarra futbol zelai inguruan; jardun horretara, futbol eskolako neska mutikoez gain, herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Haritza futbol zelaiko sarreran

Hamabi landatuko dituzte futbol zelai inguruan: likidanbar espezieko bederatzi kimu, urki bat eta aligustre bat. Baita haritz bat ere sarreran, 16-18 zentimetro inguruko zirkunferentziaduna; berezia izango da hori, urteurrenari egingo diolako keinu.

Aozaratzako zelai ezagunean,ostera, beste hiru haritzi egingo diete lekua. Horrela, usteldutako batzuk ordezkatuko dituzte, bertako basoak iraun dezan. Lanak bukatutakoan, mokadutxoa eskainiko diete elkartutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak