Hamabi bat emakume elkartu ziren eta erabaki zuten zaintza jarriko dutela aldarrikapenen erdigunean. Martxoaren 8an hainbat geldi-gune izango dituen manifestazioa egitea ere erabaki dute, baina oraindik zehazteko dauzkate beste hainbat kontu. Horregatik, herriko emakumeak biharko bilerara gonbidatu dituzte: "Etorri lasai, guztion artean M8 errazago egingo dugu eta!".