22. Korrikaren etorrera girotzeko ekintzak zehaztea dagokie orain. Batetik, Korrika kulturalak eskaintzen dituen ekitaldiak daude, eta bestetik, batzordeak berak antolatuko dituenak. Horiek lotzen eta zehazten joango dira datozen asteetan.
Bien bitartean, materiala salduko dute. 2022ko Korrikarako prestatutako arropak eta osagarriak jarriko dituzte salgai Durana kalean; otsailaren 18an, arratsaldez (18:00-20:00) eta 19an, eguerdi partean (12:00-14:00).
Bestetik, Korrikari laguntzeko hainbat bide daudela gogorarazi gura izan dute: Korrika laguntzailea eta Korrika lagun. Online egin daiteke eta Loramendi elkarteak lagunduta ere bai.
Hurrengo bilera hilaren 23an
Hurrengo bilera otsailaren 23an, eguaztena, izango da (18:30), udaletxe zaharrean. Interesa duen edonorendako izango dituzte ateak zabalik.