Amurrion hasi eta Donostian bukatuko den Korrika apirilaren 1ean pasatuko da Aretxabaletatik. Egun hori zein Korrikaren bueltako kontuak antolatuko dituzte batzordean: 22. Korrikaren nondik norakoen berri jaso, herrirako antolatuko diren ekitaldiak proposatu, egin beharreko lanak banatu…
Horretarako, konpromisorik gabe gerturatzeko gonbidapena egin diete herritarrei: "Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia".