Astean hasiko dira Plan Orokorra lantzen, herritarrekin batera

Mirari Altube Arrese

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) definitzeko prozesuari ekin dio Udalak Nahi dugun Atxabalta leloarekin eta herritarren parte-hartzea sustatuta. Eguaztenean, azaroaren 18an, hitzaldi informatiboa izango da eta hilaren 24an parte-hartze saioa; biak dira Arkupen, 18:00etan.

Lehen fasean udalerriaren egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, eta Udal ordezkariekin batera, eragileek eta herritarrek parte har dezaten gura dute. Bederatzi arlotan banatuta hainbat gai landuko dituzte; hona hemen: ingurumena, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak; eta zeharka: ondarea, jasangarritasuna eta klima aldaketa, inklusibotasuna eta osasuna.

Prozesuaren nondik norakoen berri emango dute hitzaldi-informatiboan. Lanari, ostera, hurrengo eguaztenean ekingo diote partaidetza saioarekin.

Galdetegia webgunean

Udalak HAPOren gaineko informazio guztia jasotzeko webgune bat jarri du abian: www.hapo-aretxabaleta.eus/eu. Bertan galdetegi bat zintzilikatu dute herritarrek bete dezaten; abenduaren 3a izango da azken eguna.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak