Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruko tailerra egingo da urriaren 26an

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 18a, 12:38

Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra egingo da Arkupe Kultur Etxean. Urriaren 26an izango da, 18:00an, eta beharrezkoa da urriaren 22aren aurretik izena ematea. 

Energia berriztagarriak zure etxean... posible da! izenpean, herritarrek etxebizitzetan energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak eskainiko dira Arkupe Kultur Etxean egingo den tailerrean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Aretxabaletako Udalarekin elkarlanean antolatutako Energia Argitu egitasmoaren baitako saioa da.

Urriaren 26an, martitzena, izango da tailerra, arratsaldeko 18:00tik aurrera. Antolatzaileen hitzetan, "izaera praktikoa" izango du saioak, eta gaian aditu den kide batek energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du, "instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen" azalduz.

Izena ematea, beharrezkoa

Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek ezinbesteko betebehar bat dute: izena ematea. Urriaren 22 arte dute horretarako aukera, argitu@gipuzkoa.eus helbidera posta elektroniko bat idatziz, edo 605 757 687 telefonora deituz.

Energia Argitu egitasmoari buruzko informazio osagarria www.argitu.eus webgunean dago eskuragai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak